Yoga saioak emango dituzte irailetik aurrera Anandamayi zentroan (Orkolaga, 13). Urko Arozena eta Ana Marcos izango dira irakasleak, eta saio ezberdinak emango dituzte, egunaren arabera. Hil honetako aurreneko eta azkeneko astean debalde izango dira.