Aurredenboraldiko debuta neskek, RC Lonsen kontra

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 4a, 02:00

Hernani eta Pauko taldearen arteko neurketa etzi jokatuko da, Landaren, 16:30etan. Ohorezko mailako taldeak ere, egun berean jokatuko du aurredenboraldiko bigarren partidua, Boucau Tarnos Staderen kontra.

Denboraldia punttu-punttu­an hasi nahi dute Hernaniko bi talde nagusiek. Uztailean ha­si zituzten entrenamenduak, eta orain goi-mailako aurre­den­boraldia dute aurretik. Oho­rezko mailako taldeak bi­garren partidua du larunbatean; eta Ema­kumezkoen ligakoak, aurrenekoa. Goi-mailako bi partidu hauek Lan­daren izango dira.

Arerio indartsua, hasteko
Pauko RC Lonsen taldearen kontra neurtuko ditu indarrak Hernanik, debuteko partiduan. 16:30etan izango da neurketa, Landaren. Arerio indartsua izango du aurrez aurre; izan ere, RC Lonsen Frantziako Elite Top 10ean aritzen da; maila horretako txapelduna izan zen gainera, orain bi urte. Jokalari garran­tzitsu asko dituen taldea da frantziarra, horien artean: Caroline Ladagnous atzelaria, Laetitia Grand hirugarren lerrokoa, eta Christelle Chobet eta Lise Arricastre harroinak.

Talde lapurtarra kontrario, Ohorezko Mailako taldeak
Ehuneko ehunean iritsi nahi du Santboianaren kontrako partidura Hernanik, eta bide horretan, dena ematera aterako dira larunbatean. La­pur­diko Boucau-Tarnos Stade izan­go dute aurrez aurre, maila berean aritzen den taldea, baina altuagotan ere aritu dena.

Aurredenboraldiak, segida
Hernaniko taldeek aurredenboraldiarekin segiko dute, datorren astean ere.
Emakumezkoen taldeak Valentzian jokatuko du, Tec­nidexen kontra.
Gizo­nez­koetan, seniorretako bigarren taldeak triangularra jokatuko du Donostian, Aieten, Atletiko SS eta Santboinako bigarren taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!