Ekitaldiz gainezka hasi da ikasturtea!

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 4a, 02:00

Festaz josia dator iraila: Zikuñagan, Latsunbeberri-Marielutsen eta Karabelen. Mugikortasun Astea, Euskal Jaiak, Sagarra eta Sagardoaren eguna eta Wukroren Elkartasun Eguna dira ekitaldi nagusiak.

Udako oporraldiaren ostean ari da herria, pixkanaka, bere onera etortzen. Ume eta gaztetxoak datorren astean hasiko dira eskolan; herritar asko itzuli dira lanpostuetara; ikastaro asko, berehala ha­siko dira; eta kultur agen­dan ere, ez da ekitaldirik falta.
Festa giroan hasi eta bukatuko da iraila. Zikuñagan eta Lantsubeberri-Marielutsen auzoko festak dituzte datozen egunetan. Eta hilaren 27an, Karabel eguna ospatuko dute. Pirritx, Porrotx eta Mari­moto­tsek Bizipoza emango die igan­dean, Atsegindegira ger­tu­ra­tzen diren guztiei.  Da­to­rren astean izango dira, baita ere, hi­leroko agendetan fal­ta ezin diren bi ekitaldi: Kalez Kale Kantari eta Erro­meria. Musikak segida izango du hil osoan: Leokako ema­naldia hilaren 19an izango da; Gaz­teen Trikitxa Txa­pelketa irai­laren 21ean, eta Hernani Rock egu­na hilaren 27an.

Lau ekitaldi nagusi
Iraila lau ekitaldi nagusik mar­­katuko dute. Euskal Jaiak hilaren 20-21eko as­te­buruan izango dira aurten; be­raz, iritsi da jantziak pres­tatzen hasteko garaia. Sa­garra eta Sagardoaren Eguna ere, hi­laren 21ean antolatu dute. Wu­krorekin Elkartasun Jar­du­naldiak antolatu di­tuz­te azkeneko astebu­ruan. An­gel Olaran bertan izango da aur­ten, eta hitzaldi bat ema­teko asmoa ere badu hilaren 25ean. Eta Mugikortasun As­tearekin lotutako ekitaldiak hiru astez luzatuko dira:  bi­zikleta eta patin ibilbideak...

Apirileko agenda
1-5 Biteriko ikastaroetan aldez aurreko izen ematea. Biteri Kultur Etxean. 09:00-13:00/16:00-20:00.
3-7 Zikuñaga auzoko jaiak
5-7 Latsunbeberri eta Marieluts auzoetako egunak.
7 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa. Atsegindegin. 18:00etan.
13 Kalez kale kantari. Plaza Berrin. 12:00etan.
13 Erromeria. San Joan Konpartsak antolatuta.
19 Leokako emanaldia.
20,21 Euskal Jaiak.
21 Sagarra eta sagardoaren eguna. Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradia. Gudarien Plazan.
21 XVI. Gazteen Trikitixa Txapelketa. Kriskitiña dantza taldea. Gudarien Plaza. 12:00etan.
25 Hitzaldia. Angel Olaran misiolaria. Biterin. 19:00etan.
27-28 Wukroren (Etiopia) Elkartasun Jardunaldiak.
27 Karabelen Auzo Eguna.
27 Hernani Rock.
Erakusketak
Pello Villalba artistaren pinturak, argazkiak, bideoak. Biterin, 18:00-20:00. mugikortasun astea
13 Goizeko ibilbidea. Goiz Eguzki. 10:00-12:00.
13 Bigarren Eskuko Azoka Berezia. (Bizikleta azoka)
19 Kirol egokitua. Koxka Elkartea. 16:30-19:30.
21 Bizikleta festa. Heziketa zirkuitua Plaza Berrin. 09:30-12:00.
27 Patinetan ibilbidea. Karabel-Zubiondo. 10:30-12:00.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!