Diadara joateko autobus txartelak, astelehenera arte

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 4a, 02:00

Bartzelonan Diada ospatuko dute datorren astean, hilaren 11n. Hernaniko Gure Esku Dagok autobusa jarri du bertara joateko. Prezioa 45 eurokoa da, eta joan-etorria egun berean egingo da. Goizeko 05:00­etan aterako da autobusa eta 20:00etan itzuli. Apuntatu nahi duenak 688 665 045 telefonora deitu behar du edo hernanigureskudago@gmail.com helbidera idatzi. Astelehenera arte dago izena emateko aukera eta autobusa ateratzeko betetzea komeni dela azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!