Asfaltatze lanak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 4a, 02:00

Eguraldi ona aprobetxatu eta asfaltatze lanekin segiko duela gaur jakinarazi du Udalak. Goizean Lastaolan ariko dira, Makinetxarainoko bidean, zubia barne. Arratsaldean berriz, Santa Barbara Institutuan egingo dituzte asfaltatze lanak, irakasleen aparkalekura bidean. Aldez aurretik barkamena eskatu dute sortu daitezkeen eragozpenengatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!