Arraun ikastaroa Elorrabin, gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 3a, 02:00


Hernaniko Arraun Elkarteak ikastaro irekia antolatu du gaurtik aurrera. Irailaren 12ra bitartean izango dira saioak, eta partehartzea doakoa da. Nahi duten guztiak gerturatu daitezke Elorrabira, 16:30etan. Bertara joateko autobusa jarriko dutela ere, jakinarazi dute. 16:00etan abiatuko da Zinkoeneatik eta 18:00etan itzuliko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!