Jan-edanean gustora ibili ziren

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 3a, 02:00

Kabila edo Gurutzeta auzoko festak ospatu zituzten larunbatean. Egun osoko festa ederra antolatu zuten urteroko moduan. Txalapartak eta trikitilariek eman zioten hasiera jaiari eta segidan, sagardo dastaketa egin zuten. Tokan ere aritu ziren hainbat. Ondoren, herri bazkarian elkartu ziren eta arratsaldean, jolasak izan zituzten haurrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!