AEBetako sona haundiko idazle, kazetari, blogger, sagardogile eta banatzaileak Astigarragan izan ziren pasa den asteazken eta ostegunean. Bisita antolatu zen Astigarragako Udala, Sagardoetxea, Petritegi, Bereziartua eta Zapiain sagardotegien laguntzarekin eta helburu argia izan zuen, azaldu dutenez: AEBetako sagardoaren sektorearekin harremana egin eta euskal sagardoarentzat merkatu berriak irekitzea. Bisitan, besteak beste, alkatearen hitzaldia jaso zuten, Sagardoetxeako sagastia bisitatu zuten eta aipaturiko sagardotegietan bazkaldu eta afaldu zuten.
Honako adituak etorri ziren: Claude Jolicor ekoizlea eta idazlea, Stephen Wood, Nicole Wood eta Nicole Leibon Farnum Hill enpresako ekoizleak, Benjamin Watson idazlea eta CiderDays ekintzaren antolatzailea, Mike Beck Amerikako ekoizleen presidentea, Nikki sagasti baten kudeatzailea, Paul Vander Vander Mill enpresakoa, Alex Frotin Blog Cider Mongerreko idazlea, Brian Rutzen taberna baten jabea (tabernan 100 sagardo marka daude), Bill Bradshaw argazkilari eta idazlea, Eduardo Coto Blog Cider Guerrilako kidea eta Begoña Medio Bmedio Consultoria Turisticako aholkularia.
Udalak bideoa osatu du bisitarekin eta ikusgai dago vimeo.com helbidean.