Igeriketa taldean sartzeko azken probak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 3a, 02:00


Aste osoan zehar igeriketa taldean sartzeko probak egiten ari dira Kiroldegian. Oraindik gerturatu ez direnek gaur eta bihar dute azken aukera. Eguerdiko 13:00etatik 13:30etara izango dira, eta balio dute erabakitzeko zein taldetan jarri igerilari bakoitza. Gainera, aurreneko hilabete hau proba modura egin daitekeela azaldu dute, taldeko kuota ordaindu gabe. Entrenamenduak astelehenean hasiko dira. Taldeko argazkia hilaren 5ean egingo dute, 18:00etan; bertan zehaztuko dira entrenamendu egunak eta orduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!