Bihar eguraldi ona egiten badu, asfaltatze lanak egingo ditu Udalak. Goizean Lastaolan ariko dira, Makinetxerainoko bidean (zubia barne); fresaketa eta prestatze lanak gaur egingo dituzte. Arratsaldean berriz, Santa Barbara Institutuan ariko dira, irakasleen aparkalekura dijoan bidea asfaltatuko dute. Barkamena eskatu dute, sortu daitezkeen eragozpenengatik.