Espainiako Bankoak entitate finantziero gisa erregistratu du FIARE banku Etikoa, 1550 zenbakiarekin. FIAREtik jakinarazi dutenez, urte luzeetako lanarekin lortu da, eta baita ere 5.000 bazkideei esker. Azaldu dutenez, irailean aurreneko sukurtsala zabalduko dute Bilbon.
Hernaniko taldeak gaur du bilera, 19:00etan Biterin, eta informazioa jaso edo bazkide egin nahi duten guztiei luzatu diete deia: «300 euro da bazkide egiteko gutxienekoa».