Ikastaroetan apuntatzeko aukera dute haur, gazte eta helduek

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 3a, 02:00

Helduen ikastaroak astelehenean hasiko dira eta komeni da lehenbailehen ematea izena. Haur eta gazteen ikastaroetan, irailaren 12ra arte dago epea. Urriaren 1ean hasiko dira.

Ikasturte honetan ere, ikastaro desberdinak egiteko aukera jarri du Kiroldegiak, haur, gazte eta helduentzat. Guztietan, izen ematea zaba­lik dago. Helduen ikastaroak astelehenean bertan hasiko dira eta Kiroldegitik jakinarazi dutenez, komeni da lehenbailehen izena ematea.
Haur eta gazteen kasuan, aste honetan zabaldu da izen ematea eta irailaren 12ra arte izango da aukera. Horien ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira. Bukatu, berriz, ekainaren 23an egingo dira ikastaro guztiak, haur eta helduenak.
Helduei dagokienean, 14 ikastaro desberdin daude: To­no­pilates, Flexipilates, Ars Cor­pore, Bizkarra zainduz, Gimna­sia 60+, Hipopresiboak, Fit Pump, GAP, Ciclo Indoor, Aero­bika, Cardio Box, Zumba, Gli­ding eta Body Training. Ikasta­ro gehienetan, ordutegi bat baino gehiago dago. Horrez gain, ikastaro konbinaketak ere badaude aukeran. Prezioak ere desberdinak dira, ikasta­ro­aren ordu kopuruaren ara­bera. Eta baita bazkide izan edo ez.
Haur eta gazteek ere aukera zabala daukate: Jolas-Txiki, Zumba (4-5 urte, 6-8 urte, 9-11 urte eta 12-16 urte), Ziklo Gaztea, Cardio Box, Irristaketa eta Judoa.

Iazko irakasleak
Irakasleren bat oraindik zehazteko baldin badago ere, orokorrean iazkoak manten­duko dira: Jose Subijana, Eider Alonso, Loli Sanchez, Amaia Costa, Aitziber Del Amo eta Leire Mendioroz.

Kayak polo ikastaroa, datorren astean
9-12 urteko gaztetxoentzat, kayak polo ikastaroa antolatu dute hilabete honetan. Iraila­ren 11, 16 eta 18an izango da eta izen ematea zabalik dago, asteazken arte, Kiroldegian. Ordu eta erdiko saioak izango dira eta bi ordutegi jarri dituzte: 16:30 eta 18:00.

Ikastaroetan, euskera indartzen  
Leire Mendioroz Kiroldegiko ar­duradunak Kronikari azaldu dioenez, orain dela hiru urte ikastaroetan euskera bultzatze­ko pausoak ematen hasi ziren. Eta iaztik, helduen zenbait ikas­taro euskera hutsean ema­ten dituzte (umeen ikastaroak eus­ke­raz izaten dira). Pixka­naka ikas­ta­ro gehiago direla gaine­ratu du eta balorazio positiboa egin du.
Iazko ikas­tur­tean (2013-2014), esaterako, 43 ikastaro eskaini zituen Kiroldegiak eta horietatik 8 (%18,6) euskeraz izan ziren. Azkenean, 29 ikas­taro atera ziren aurrera eta horietatik 5 izan ziren euskeraz (%17,2). Aurten, berriz, 43 ikastaro jarri ditu aukeran Kiroldegiak eta horietatik 13 (%30,2) euskeraz izango dira. Zenbat aterako diren aurrera oraindik zehazteko daude. «Oraindik izena emateko auke­ra dagoenez, ez ditugu datu zehatzak, baina aurreratu de­za­­kegu, ziklo indoorreko saioe­tan, 9 ikastaroetatik 4 euskeraz izango direla, hau da, ia erdia», azpimarratu du Men­diorozek. Eta gaineratu du, ikastaro horiek ziur direla euske­raz, baina zehaztu gabe­ko­ak ere askotan euskeraz izaten direla, monitoreen eta ikasleen artean hala erabakita. Musika euskal­duna ere gero eta gehiago era­biltzen omen dute klaseetan.
Ikastaroei buruzko inkes­tak egin ohi dizkie erabiltzai­leei Kiroldegiak, eta bertatik atera­tako emaitzetan oinarri­tu di­ra. Honakoak izan dira azken ikas­turteko emai­tzak: ikasta­ro­ak euskeraz, 79 per­tso­nak (%21,4); ikastaroak erde­raz, 94 pertsonak (%25,5); berdin zaie­nak, 118 pertsona (%32); inkes­ta bete ez zutenak, 78 pertsona (%21,1).

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30-22:30; larunbatetan, 09:00-13:00 eta 15:00-20:00; igandetan, 09:00-13:00. Jai egunetan eta abenduak 24-urtarrilak 1, itxita.

Igerilekuan, azken egunak
Udan zehar, Jolas Txiki zerbi­tzua eskaini du Kiroldegiak eta gaur bukatuko da. Abuztuan bi talde sortu dira; 7 umeko tal­deak, hain zuzen. Igerilekua ere irekita egon da uda osoan eta orain azken egunak besterik ez dira geratzen gozatzeko, igan­de­an itxiko baititu ateak. Igeri­lekua itxi, eta astelehenean hasiko dira ikastaroak. Horrez gain, beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Kiroldegiak: sauna, masajea, entrena­men­du pertsonalizatuak, kirol anitzeko pista, pelotalekua, fitness gela, kafetegia…

IZENA EMATEKO ARAUAK
1.- Izen-ematea kiroldegiko harreran egin behar da: Santio Zeharra, 8. Informazio gehiagorako: 943 333 676 edo kiroldegia@astigarraga.net.
2.- Ordainketa moduak:
Ikastaroak txartelarekin ordaindu
daitezke izena emateko garaian edo kiroldegiko kontuan dirua sartuz:
3035.0214.34.2140700231. Ordainagiria beste agiri guztiekin batera aurkeztu beharko da izena emateko garaian.
3.- Aurkeztu beharreko agiriak:

  •  Ordainagiria.
  •  Epeka ordaintzen dutenek kontu korrontearen zenbakia, hurrengo helbiderapenak egin ahal izateko.
  •  Ikasle berriek, NANaren fotokopia, izen-emate orria beteta eta argazkia.

4.- Kiroldegiko bazkideek beherapenak izateko, ikastaro guztian zehar bazkide kuota eguneratuta
izan beharko dute.
5.- Ikastaroetan ez da inolaz ere dirua itzuliko ikastaroa hasi baino 7 egun lehenago eskatzen ez bada eta ezta ere, monitore aldaketagatik.
6.- Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra eta apirilaren 2tik 12ra ikastaroetan oporraldia egingo da.
7.- Ikastaroetan ezingo dira ordu edo egun aldaketak egin.
8.- Lanean txandaka dabiltzan pertsonek egoera hori argi arrazoitzen duen agiria aurkeztu beharko dute ikastaroetan ere, txandaka ibili ahal izateko.
9.- Araudi honen interpretazioan zalantzak sortuko balira, kiroldegiko zuzendaritzaren irizpideak jarraituko lirateke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!