Frontoi batek bizia ematen dio inguruari, eta hori ederki dakite Zikuñaga auzoan. Horrexegatik, 2010ean bat egin zuten, eta festetan inauguratu zuten: Asier Olaizolak jokatu zuen estreinekoz auzoko frontoi berrian.
Ordutik askotan erabili dute frontoia, eta azkenerako, txiki gelditu dela konturatu dira. Hori horrela, haunditu egin dute, auzolanean elkartuta.
Osteguneko partiduen aurretik, inaugurazioa
«Auzolanean egin dira frontoia haunditzeko lanak», azaldu du Arkaitz Larrañagak, Zikuñagako Jai Batzordeko kideak.
«Inaugurazioa txikia izango da; partiduen aurretik zer edo zer aipatzea da asmoa, auzotarrek egindako lana errekonozitu eta eskertzeko».
Ostegunean izango da, arratsaldeko 17:00etan. Segidan, haurren pelota partiduak jokatuko dira; txapelketako kanporaketak.