Gaur lehertuko da bost eguneko festa!

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 3a, 02:00

Gaurtik igandera, festarako aukera zabala jarri dute aurten Zikuñagan. Futbito trofeoarekin hasiko dira jaiak, eta ez dira faltako haur eta helduentzako txapelketak, danborrada, jana eta edana...

Inoiz baino egun gehiago izan­go dira aurten Zikuñaga­ko Ama patroiaren omenezko fes­­tez gozatzeko. Geroz eta arra­kasta gehiago dute Zi­ku­ñagako jaiek, eta horren seinalea da aurten antolatu duten egitarau zabala.
Futbito trofeoarekin abi­tu­ko dira gaur, festak. Ziku­ña­gako tal­deak Urnietako Xau­xar ta­bernaren kontra neur­tuko di­tu indarrak, 19:00etan ha­si­ta. Bihar ere, kiroletik joango da festa. Frontoi be­rri­tua inau­guratuko dute 17:00­e­tan; eta ondoren, hau­rren es­ku pe­lota kanporaketa joka­tu­ko­ da. Toka, bote eta igel txa­pelketarako tartea ere, izango da bihar. Eta bu­ka­tzeko, bihar jokatuko dira gaur hasiko den fut­bito txa­pel­ketako fina­ler­diak eta finala.

Asteburuan, egun haundiak
Asteburuaren bueltan izango dira festetako ekitaldi na­gu­siak. Ostiralean barbakoa eta rock kontzertuak antolatu di­tuzte, besteak beste. Larun­batean ume jolasak, jana eta edana izango dira ardatza. Eta azkeneko egunerako meza, txapel­ketetako finalak eta dantzaldia antola­tu dituzte.

Irailak 3, asteazkena
19:00 Futbito trofeoa: Zikuñaga F.T.-Xauxar taberna.

Irailak 4, osteguna
17:00 Frontoiaren inaugurazioa
Ondoren, haurren esku pelota kanporaketak.
Segidan, haurren toka, bote eta igel txapelketak.
20:00 I. Ziku Txanpions futbolin txapelketa (finalerdiak eta finala).

Irailak 5, ostirala
17:00 Erraldoia eta buruhaundiak.
19:15 Haurren futbito partidua.
20:30 Barbakoa herrikoia.
23:00 Irrintzi lehiaketa.
Ondoren, rock kontzertua: The Zepo, Pandemia eta Dirty Eyes.

Irailak 6, larunbata
11:00 Haurrentzako jolasak.
12:30 Tortilla lehiaketa (12:00ak arte jasoko dira tortillak, lokalean).
Ondoren, sagardo dastaketa.
15:00 Ur gerra.
17:00 Arku tiro erakustaldia.
17:30 Jolasak eskoletan.
20:00 Danborrada auzoan barrena.
23:00 Urumea txaranga.
Ondoren, DJ Ramon.

Irailak 7, igandea
10:00 Zikuñagako Amaren omenezko meza (eskoletan).
11:00-12:30 Haurren marrazki lehiaketa.
11:00-13:00 Puzgarriak.
13:00 Haurren esku pelota finalak.
15:00 Apar festa.
16:00-18:00 Puzgarriak.
17:00 Helduen toka, bote eta igel txapelketak.
19:30 Merienda eta txokolatada.
20:00 Dantzaldia DJ Ramonekin.
21:30 Zezensuzkoa, eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!