«Bizitza izan dadila sare bat, jaso eta emateko, bizipoza lortzeko»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 2a, 02:00

Musika Eskolak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia antolatu du igandean Atsegindegin. Sarrerak salgai daude, 6,5 euroan.

ikasturte berria hastear da, eta Musika Eskolak ospatu egin nahi du hori. Azken urteetako ohiturari heldu, eta Pirritx, Porrotx eta Marimo­to­tsen emanaldia antolatu dute. Bizi­po­za emanaldia eskainiko  dute Atsegindegin, 18:00etan. Joan nahi duten guztiek salgai dituzte sarrerak herriko hiru puntutan: Leokadisti liburu dendan, Garin tabernan, eta Ikusi Makusi jostailu dendan. Prezioa, 6,5 euro.

«Denok dugu zer eman eta zer jaso»
Talde eta elkarte askorekin lana egindakoak dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots, eta horietako bat da Hernaniko Musika Eskola. Bizipoza saioarekin izango dira igandean, Atsegindegin. Elkarlan izaera hori ondo biltzen duen saioa izango da, Porrotxek azaldu zuen moduan, denok baitugu zer eman eta zer jaso: «lan eta lan ari diren elkarte askorekin aritu gara. Askotan pen­tsatzen dugu zerbait ematera gatozela, baina konturatzen gara, jasotzen duguna beti dela gehiago. Denok dugu zer eman eta zer jaso. Bizitza osoak izan behar du sare bat, jaso eta emateko, bizipoza lortzeko».

Porrotx: «Musika arloan, Hernani beti izan da eta izango da erreferente bat. Horregatik da Hernani herri alaia eta irudimentsua.


Igandean ondo pasatzeko gogoa duten guztiei egin die deia, Porrotxek: «etorri eta gozatu, saiatuko gara biltzen garen guztiok disfrutatzen, ondo pasatzen»

Musika Eskolako akordeoi taldeak 10 urte
Maribel Insaustik, Musika Eskolako idazkariak ere, izan zituen hitzak atzokoan: «pozgarria da, seigarren urtez, zuen presentzia izatea. Uda­lari ere, eskertu nahi diogu ur­tero ematen duen laguntza».
Musika Eskolako akordeoi taldeko kideak ere, bertaratu ziren atzoko aurkezpenera. Insaustik azaldu zuenez, taldeak 10 urte beteko ditu aurten, eta badute asmoa, musikarekin zerbait egiteko.
Akordeoi taldeak eta Mu­sika Eskolak orokorrean izan duen bilakaera goraipatu zu­ten aurkezpenaren bukaeran, In­txauspe alkateak eta Po­rro­txek berak. Alkateak esan zuen, el­karlanean, urteak direla kurtso hasierako ekitaldi hau antola­tzen dutela: «fruitu­ak ematen ari da, eta eskerrak ematekoa da. Herritarrak animatu nahi ditut igandeko ekitaldira». Porrotxek bestalde, Her­nanik musikarekin duen er­­lazioa ekarri zuen gogora: «Mu­sika arloan, Hernani beti izan da eta izango da erreferente. Ho­rregatik da Hernani he­rri alaia eta irudimentsua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!