Futbito txapelketa antolatu dute irailean eta urrian, Latsunbeko
futbol zelaian. Ostiral iluntzeetan jokatuko dira partiduak. Bi txapelketa izango dira: emakume eta gizonena; talde mixtorik
balego, gizonekin ariko lirateke. Gutxienez 6 laguneko taldea osatu
behar da, eta izena emateko bi modu daude: El Caserio tabernan astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 18:00etara; edo hernanifut5@gmail.com helbide elektronikora idatzita.