«Lan honetan oso erraza da engantxatzea»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 2a, 02:00

Udaran lana franko, eta urteko gainontzeko sasoietan, zer esanik ez! Datozen ekitaldien egutegia prest dute espero dituzten ekintzei aurrea hartu ahal izateko. Izan ere, 32 urteko esperientzia du dagoeneko DYAk Hernanin, eta Gipuzkoan, 40 urtekoa.

1982an sortu zen DYAko Her­na­ni­ko taldea; 32 urte egin ditu dagoeneko. Eta Gipuzkoakoak, 40. «Lehen, herriko 4 lagun bes­terik ez ziren, eta denbora­re­kin antolatzen joan da. Do­nos­tian hasi ziren hernaniar batzuk boluntario, eta ikusi zu­­ten Hernanin bazegoela tal­detxo bat prest. Gipuzkoan sor­tutako 4garren basea izan zen Her­nanikoa. Gaur egun, 28 bo­luntario gaude; 8, aurten hasi­takoak». Urteak daramaz­ki Miguel Angel Felipek bolun­ta­rio izaten. «Etxean ikusi nuen; anaia aritzen zen, basea orain Musika Eskola dagoen horre­tan zegoenean. Janaria era­maten nion eta gustatu egin zitzaidan». Bere lanak, berriz, ez du zerikusirik: gruekin ari­tzen da, mekaniko.
Olatz Pavonek denbora gu­txiago daramaki: 3 urte. «Le­hen sorospeneko ikastaroa egin nu­en, eta baita DYAk anto­la­tzen dituen udalekue­ta­ko ikas­taroa ere; egunero sail bat ikusten duzu: koordinazi­oa, erreska­tea... Eta ondoren, an­bu­lan­tzi­etan hasteko auke­ra zegoenez, boluntario hasi nintzen. Es­perientzia polita da, eta asko ikasten da; honi esker karrera abantailarekin hasi nuen». Medikuntza ikasten ari da.

Gelditzea eta laguntzea baino gehiago
Detenerse Y Ayudar, Gelditu Eta Laguntzea izan zen DYAren so­rre­rako helburua eta betebe­ha­rra. Baina ordutik asko aldatu dira gauzak, eta gero eta zerbitzu gehiago dituzte martxan.
«Egiten zena zen errepi­de­an lagundu. Gelditu eta gal­de­tu zerbait behar ote zuen. Ez ze­goen telefonorik ere! Asko­tan, kotxe partikularrean joan behar izaten zen ospitalera. Gero dirua sartzen hasi zen pixkanaka, eta anbulantziekin hasi zen lanean».

«Esperientzia polita da, eta asko ikasten da; honi esker karrera abantailarekin
hasi nuen».

Zerbitzu berezietan, lan gehien
Orain, errepideko laguntza ho­rrez gain, bestelako hainbat zer­bitzu eskaintzeko talde eta ba­liabideak dituzte: mendiko eta uretako erreskate taldeak, gi­zarte zerbitzuak elbarritasu­nen bat dutenak edo jende hel­dua laguntzeko, zerbitzu bere­ziak festetan edo jende as­ko biltzen den lekuetan lehe­nen­go mailako arreta eskaini ahal izateko, prebentzio ikas­taroak barrura edota kanpora begira...
«Orain lan gehien zerbitzu berezietan izaten dugu. Legea aldatu egin da, eta de­rri­go­rrez­koa da anbulantzia bat egotea jende kopuru bat bil­du­ko den tokietan: partiduetan, karreretan, ikuskizunetan... Laster Pirritx eta Porrotx izango dira Herna­nin, eta ber­tan izango gara. Nahi izanez gero, asteburu guz­tia pasa deza­kezu horiz jantzita! Do­nos­tian ere, gauero 8 anbu­lantzia behar ziren su artifi­zialen garairako, eta ber­tan izan gara. Baita Manu Chao­ren kontzertuan ere. Eta Ro­cio­ra edo Marbellara ere joan izan gara. Behobiako las­ter­ketan, adibidez, 100dik gora talde behar izaten dira, eta Gi­puzkoan 400 dauzkagu; beraz, beti izaten dugu lana. Errugbi partiduetan ere egoten gara Her­nanin, eta Eibarrekin orain arte gu aritu gara. Le­henengo mailara igo direnez, denek joan nahiko dute!».
Era berean, prebentzioan lan haundia egiten dute: «martxan dago kanpaina bat klubetan erakusteko desfribi­ladorea erabiltzen edo RCP edo ahoz ahokoa egiten. Herna­niko errugbi eta atle­tis­mo taldeek, adibidez, egin du­te, eta Astigarragan ere bai».    

Profesionaltasun haundiagoa
Boluntarioak dira DYAn la­nean aritzen direnak, baina az­pimarratzen dute gero eta pro­fesionalagoak direla. «Az­ken boladan mediku, erizain edo auxiliarrak asko sartu dira, eta hori oso ona da. Per­fila aldatzen ari da. Gainera, gero eta prestakuntza zaba­la­goa jasotzen dugu, eta jarraia. DYAn sartu nahi duenak lehen sorospeneko ikastaroa egin be­har du, eta gero, ikastaro gehiago daude: sorosle izate­ko, gidari izateko, koordina­tzaile izateko...».

«Lasai egoten ikasten da, eta lasaitasun horrek asko balio du bizitzan».

Lasaitasuna, klabea
Mi­guel Angel Felipek anbu­lan­tzian egin ditu urte as­ko, sorosle eta gidari, eta orain, mendiko taldean ari­tzen da: «oso gustora nago. Gal­dutako norbait aurkitzea lor­tzen du­zunean... Edo uhol­de­etan! Oso es­perientzia po­ten­­teak dira. Bo­­lun­tario iza­te­ak asko ema­ten dizu: balo­reak, talde lana, sortzen diren erlazioak... Lan ho­netan oso erraza da en­gan­txatzea!».
Olatz Pavon ados dago. «Urgentzietan, 112an, ere ari­tzen naiz guardiak egiten, eta horrek engantxatzen nau. Se­gurtasuna lortzen da. Kapaz ikusten duzu zure burua nor­bait atenditzeko».
Tentsioan eta urduritasu­na­rekin lan egiten ikasi dute: «la­sai egoten ikasten da, eta horrek asko balio du bizitzan; oztopoak gainditzeko prestatzen gaitu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!