Judoko kurtsoa gaur jarriko da martxan. Aurreneko entrenamendu saioak izango dituzte, senior, junior eta kadete mailetako judokek. Gogorarazi dute, gainera, izenemate epea zabalik dagoela oraindik, irailaren 15era arte. Hiru aukera daude horretarako: mezua bidali judohernani@gmail.com helbidera, deitu 658 881 112 telefonora, edo kiroldegian dauden orriak bete. Hain justu, irailaren 15ean hasiko dituzte entrenamenduak, alebin, benjamin eta infantilek.