Ostiralean hasiko dira festak, Latsunbeberri eta Marielutsen, eta larunbatean paellada egingo dute, eguerdian. Txartelak salgai daude, auzoko okindegietan: Latsunbe, Gailur eta Inaxi. Gainera, izenematea zabalik dago, frontenis eta ping-pong txapelketetan, eta gozogintza tailerrean. Apuntatzeko, datuak utzi behar dira Iturritxo elkarteko buzoian. Muserako izenematea, ostiralean eta larunbatean txosnan.