Luis Goñi hirugarren eta Peru Alfaro seigarren, irlari buelta ematen

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 1a, 02:00

Irlako Igeriketa Zeharkaldia egin zen atzo Donostian, eta aurre-aurrean ibili ziren hernaniarrak: Luis Goñik hirugarren bukatu zuen, 39:50 denborarekin, eta Peru Alfaro seigarren izan zen, 40:29 eginda. Irabazleak, Iñaki Salaberria irundarrak, 25 segundu atera zizkion Goñiri, eta Jaime Caballero donostiarra izan zen bigarrena, hernaniarra baino 6 segundu lehenago. Kontxako hondartzatik abiatu, Santa Klara irlari buelta eman eta hondartzara itzuli ziren igerilariak. Argazkian, Luis Goñi helmugan sartzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!