Izenematea zabalik gaurtik ostiralera, Biteriko ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 1a, 02:00

Aste honetan eman behar dute izena, ikastaroren bat egin nahi dutenek. Aukera oso zabala eskaini du kultur etxeak: pintura, yoga, antzerkia...

Antzerkia, argazkigintza, pin­­tura, eskulanak, yoga, dantza edo zeramika. Biterin ikastaroren bat egin nahi duenak, orain du momentua izena emateko. Aste honetan egongo da zabalik, apuntatzeko epea, gaur hasi eta ostirala bitarte. Kultur etxean bertan eman behar da izena, ordutegi honetan: goizean, 09:00etatik 13:00etara; eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara.
Plazak mugatuak dira, eta jende gehiago apuntatuz gero, zozketaz esleituko dira lekuak. Datorren astelehenean bertan egingo dira zozketak, eguerdiko 12:00etan Biterin.

Behin betiko matrikula, irailaren 9tik 16ra
Plaza guztiak esleituta daudenean, matrilulatzeko epea irekiko da. Irailaren 9tik 16era egin beharko da behin betiko matrikula, Biterin, aurrez aipatutako ordutegi berean.
Beharrezkoa izango da kon­tu korrontearen zenbakia ema­­­­tea. Izan ere, banku-helbidera­tze bidez egingo da ordainketa. Horrekin batera, nortasun agiria ere aurkeztu behar da.

Ikastaroak euskaraz egiteko, gutxieneko ulermen maila
Zenbait ikastaro euskaraz emango dira, eta horietan apuntatzeko, ezinbestekoa da euskaraz jakitea edo gutxieneko ulermen maila izatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!