Añarbera bisita egiteko aukera, irailean zehar ere bai

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 1a, 02:00

Irailaren 6an eta 10ean izango dira hurrengo bisita gidatuak, presara. Bertara joateko autobusa eta bisita doakoak dira.

Aukera badago oraindik, Añarbeko presara bisita gidatuak egiteko. Irailean zehar ere egingo dira ikustaldiak: hurrengoak, hilaren 6an eta 10ean izango dira. Bisitariek ezagutuko dituzte, bertako sistemak, instalazioak, gailuak eta egiten diren maniobrak.
Bisita doakoa da, eta baita bertara eramango ditu­en autobusa ere, Hernanitik abiatuta. Autobusak goizeko 10:15etan jasoko ditu bisitariak, eta bi ordu t’erdiko ikustaldia egingo dute Añarben. Itzulera, 14:00etan izango da.

Orain arte, arrakasta haundia
Arrakasta haundia ari da izaten bisita gidatuen programa. Martxan jarri zutenetik, 270 lagun bertaratu dira, presaren txoko guzti-guztiak ezagutzera: barne galeriak, ur-hustuketarako sistema ezberdinak, Añarbe I zentral hidroelektrikoa edo larrialdi eta kontrol gela, besteak beste. Gipuzkoako urtegi haundiena da Añarbe, 37,3 milioi metro kubikoko edukiera duela.

Izena emateko bi aukera daude: 943 21 31 99 telefonora deitu, edo oficinas@agasa.es helbidera idatzi.

Apuntatzeko, bi aukera
Presara bisita egiteko gogoa dutenek, aukera dute oraindik ere. Izena emateko, bi modu jarri ditu Añarbek, interesatuen eskura: 943 21 31 99 telefonora deitu; edo idatzi mezua oficinas@agasa.es helbide elek­tronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!