Lekua badago oraindik, igeriketa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 1a, 02:00

Plazak libre geratzen dira, Kiroldegiko zenbait igeriketa ikastarotan: hastapena, aquagym, haurdunentzakoa, helduen mantentzea... Gaur bertan hasiko dira zenbait ikastaro.

Igeriketa egiteko gogoz da­go­enak, oraindik ez du galdu aukera, ikasturte honetan ikastaroren bat egiteko. Plazak libre geratzen dira, zenbait kurtsotan: hasta­pe­na, aquagyma, haurdu­nen­tzako saioak, helduentzako man­tentzekoak...
Apuntatu nahi duenak, kiroldegira joan besterik ez du egin behar: bertan emango dioten izenemate orria bete eta entregatu. Baina denbora galtzeko aukerarik ere ez dau­ka. Gaur bertan hasiko dira zen­bait ikastaro, eta gaine­ra­koak, datozen egunetan. Bete-betean murgilduko da kirol­degia, igeriketako ikasturte berrian.

Eskaintza, norberaren gustura
Eskaintza zabala jarri du kiroldegiak aurten ere, igeri­ketan hasi, jarraitu edo hobetu nahi dutenentzat. Helburu ba­koi­tzera bideratutako ikas­ta­roak daude: haurdunei zuzen­duak, mantendu edo hobe­tze­koak, triatletei zuzenduak...
Bestelakorik ere izango da. Txikienek, haur ekintzak izan­go dituzte. Eta helduek, berriz, aquagyma egiteko aukera dute. Ordutegietan ere, oso zabala da aukera. Ia uneoro izango dira igeriketa saioak kirol­degian, aste­lehe­ne­tik osti­ra­lera,  goizeko 07:00­etan hasi eta iluntzera arte.
Zenbait ikastaro euskaraz emango dira. Horietan apun­ta­tzeko, beharrezkoa da euskaraz jakitea, edo behintzat, ikas­ta­roa jarraitzeko ulermen-maila nahikoa izatea.

IGERIKETA IKASTAROAK KIROLDEGIAN
Hastapena
Haurtxoak:
-Astelehen eta ostegunetan, 11:15, 16:00 edo 16:45.
-Astearte eta ostiraletan, 11:15, 16:00 edo 16:45.
Haurtxoen jarraipena:
-Asteazkenetan, 16:00*, 16:45* edo 18:00*.
3 eta 4 urtekoak (3 hilabete):
-Asteazkenetan, 18:30*.
-Astelehen eta ostegunetan, 18:45*.
-Astearte eta ostiraletan, 18:45*.
5 urtetik gorakoak:
-Astelehen eta ostegunetan, 17:55*.
-Astearte eta ostiraletan, 17:55*.
Eskolarrak:
-Egunero, 10:30*.
18 urtetik gorakoak:
-Astelehen eta ostegunetan, 08:00 edo 19:45.
Haurdunak:
-Astelehen eta ostiraletan, 13:15.

Hobekuntza
5 urtetik gorakoak:
-Astelehen eta ostegunetan, 17:00*.
-Astearte eta ostiraletan, 17:55*.
-Asteazkenetan, 17:55*.

Mantentzea
18 urtetik gorakoak:
-Astearte eta ostegunetan, 07:00, 14:00* edo 19:45.
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:00*.
55 urtetik gorakoak:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:30*.
-Astearte eta ostegunetan, 09:30*.

Triatloia
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 07:00.
-Astearte eta ostegunetan, 15:15.

Aquagym
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:10, 15:00 edo 19:45
-Astearte eta ostegunetan, 09:10.

Igeriketa eskola
2001-2004 bitartean jaioak:
-Astelehen eta ostegunetan, 18:50*.
2005-2006 bitartean jaioak:
-Astearte eta ostiraletan, 18:50*.

Ur ekintzak
2008-2009 bitartean jaioak:
-Astelehen eta ostegunetan, 17:00*.
-Asteazkenetan, 17:00*.
2006-2007 bitartean jaioak:
-Astearte eta ostiraletan, 17:00* edo 17:55*.
-Astearteetan, 17:00*.
-Ostiraletan, 17:00*.
2001-2005 bitartean jaioak:
-Asteazkenetan, 18:50*.
-Astearte eta ostiraletan, 18:50*.
1996-2000 bitartean jaioak:
-Asteazken eta ostiraletan, 16:00*.

*Izartxoaz markatutako ikastaroak, euskaraz emango dira. Ezinbestekoa izango da euskaraz jakitea edo ulermen-maila nahikoa izatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!