Azken eguna gaur izena emateko, Lizarra aldean eguna pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 31a, 02:00

Datorren igandean, Lizarra aldean egunpasa egingo du Osiñagako auzo elkarteak. Joan nahi duenak, gaurkoa du apuntatzeko azken eguna. Loiditik abiatuko dira goizeko 08:30etan, eta Urbasan egingo dute hamaiketakoa. Ondoren, Lizarra bisitatu eta Aroa upategian bazkalduko dute. Eta arratsaldean, Garesen izango dira. Bertatik, Osiñagara bueltatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!