Ikastaro irekia, asteazkenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 31a, 02:00

Denboraldi berria hastear, Hernaniko Arraun Elkarteak ikastaroa antolatu du, nahi duten guztientzat. Datorren asteazkenean hasiko da, eta irailaren 12an bukatu. Ikastaroa irekia eta doakoa izango da. Saioak 16:30etan hasiko dira Elorrabin, eta bertara joateko, autobusa jarriko dute: 16:00etan Zinkoeneatik abiatu, eta 18:00etan itzulera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!