Oporretatik bueltan, festak zain

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 30a, 02:00

Oporretatik festara, bide zuzena egingo dute Latsun­beberri-Marieluts auzoan. Eta indarrak berrituta buel­tatu beharko dute, gainera! Izan ere, makina bat txa­pel­keta dauzkate zain, festen hiru egunetan. Ostiralean hasita, ekintzaz ekintza ibiliko dira, gelditu gabe.
Txapelketa batekin abiatuko dira jaiak, hain justu: frontenis txapelketa jokatuko dute, auzoko frontoian. Ondoren, sardin jatea eta Martxel magoaren emanaldia izango dira, eta estreinako eguna bukatzeko, musika gauean: CD Montre eta Nima taldeak.

Txupinazoa, larunbatean
Ostiralean jarriko dira festa-giroan, baina larun­batean izango da txupi­na­zoa, jaiei hasiera emateko. Eta hortik aurrera, bata bestearen atzetik etorriko dira ekintzak. Goizean bakarrik, jokoak, marrazki erakusketa, pelota parti­du­ak eta trikitilari eta buru­haundiak egingo dira. Ondo­ren, paellada izango dute denek. Txartelak salgai daude, Latsunbe, Gailur eta Inaxi okindegietan.
Txapelketen arratsaldea izango da larunbatekoa: musa, ping-pong eta toka jokatuko dira. Haurrek, intxableak eta kamalas­ti­kak edukiko dituzte, ondo pasatzeko, eta ondoren txokolatada.
Gauean, zezensuzkoa aterako da, auzotarrak ko­rrika jartzera, eta disko jar­tzaileek markatutako errit­­mora bukatuko dute eguna.

Tortillak eta sagardoa, azken eguneko menua
Patata tortilla lehiaketa izango da zita nagusia, igan­dean. 11:00etatik 12:00­etara entregatu beharko dituz­te, eta orduan balo­ratuko dituz­te epaileek. Bitartean, pelo­ta­ko finalak jokatuko dira, eta gozo­gin­tza tailerra ere egingo da. Eguerdi par­tean, sagardo probaketa egin­­go da. Hamar sagar­dotegiren sagardoa dastatzeko aukera izango dute bisitariek.
Bazkalordua iristean, bes­­­te kohete bat botako du­te, baina oraingoan, festen bu­kaera da iragarriko dutena.
Egunero, edariak, ogitar­te­koak eta pintxoak egongo dira txosnan, festen anto­la­kuntza diruz laguntzeko. 

EGITARAUA

Irailak 5, ostirala
17:30 Frontenis txapelketa, auzoko frontoian. Izenematea zabalik, Auzo Elkarteko buzoian parte hartzailearen datuak utziz.
20:30 Sardin jatea pista polibalentean. 
21:30-22:30 Martxel magoa.
22:30-02:00 Musika, pista polibalentean: CD Montre eta Nima.

Irailak 6, larunbata
10:00 Auzoko festen hasierako kohetea.
10:00-12:00 Betiko jokoak: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa (bizikletan), zapi jokoa eta futbolina. 
10:30 Marrazki entrega eta erakusketa, pista polibalentean (saria izango da parte hartzen duten guztientzat).
10:30 Esku pelota, II. Iturritxo Elkartea txapelketa.
12:00 Trikitilari eta buruhaundiak auzoan barrena.
13:00 Sari banaketa, pistako oholtzan. 
14:00 Paellada gazte eta helduen­tzat, pistan. Txartelak salgai daude, Latsunbe, Gailur eta Inaxi okindegietan.
16:30-19:30 Intxableak eta kamalastikak, pistan.
17:30 Mus txapelketa pistan. Apuntatzeko: txosnan, ostiralean eta larunbatean.
17:30 Ping-pong txapelketa auzoko tenis pistan. Izenematea zabalik, Auzo Elkarteko buzoian datuak utziz.
19:00 Toka txapelketa pistan polibalentean.
19:30 Txokolatada, pistan.
20:00-02:00 Musika Atarrabiyoko oholtzan: Txingudi Deejays.
00:00 Zezensuzkoa. 
00:05 Fagollaga jatetxean bi afariren zozketa, saldutako boletoekin.

Irailak 7, igandea
11:00-12:00 Patata tortilla lehiaketa (entrega pistako txosnan).
Sariak:

  • -2 afari latsunbe tabernan.
  • -2 afari Tranbia tabernan.
  • -2 afari Ilargi tabernan.

11:00 II. Iturritxo Elkartea pelota txapelketako finalak. 
11:00-13:00 Gozogintza tailerra, Iturritxo elkartean (8 urtetik gorako haurrentzat). Izenematea zabalik, Auzo Elkarteko buzoian parte hartzailearen datuak utziz.
12:00-12:30 Txapelketara aurkeztu diren tortillen epaiketa eta sari banaketa.
12:00-13:00 Trikitixa.
12:30-13:30 Sagardo dastaketa pistan: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsuenea, Gurutzeta, Laburu eta Zelaia.
14:00 Festa bukaerako kohetea.

*Oharra: egun hauetan zehar edariak, bokadilloak eta pintxoak erosteko aukera izango da txosnan, laguntza ekonomikoa emateko aurtengo eta datozen urteetako festen antolakuntzarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!