‘Sareak ehunduz’ erakusketa, aste osoan zehar ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 31a, 02:00

Palestinako lurralde okupatuko egoera islatu nahi du erakusketak. Irailaren 1etik 7ra izango da, Biteri kultur etxean.

Sareak ehunduz erakusketa egongo da ikusgai Biteri kultur etxean, aste honetan zehar, irailaren 1etik 7ra. Erakusketak islatu nahi du, Palestinako lurralde okupatuan bizi duten egoera: «emakume palestinarrak, Israelen okupazioaren ondorio politikoak jasateaz gain, haien eskubideak muga­tzen dituen gizarte patriarkal batean bizi dira».
Erakusketaren oinarrian, Euskal Herriko emakumeen elkarteetako 10 ordezkarik, Palestinara egindako bidaia dago. UNRWA Euskadi elkarteak antolatu zuen bidaia, Jabe­kuntzaren erretratuak proiektuaren barruan.

Bertako eta Palestinako emakumeen arteko sarea
Proiektuaren helburua, hain justu, sareak ehuntzea da, bertako emakume elkarteen eta Palestinakoen arteko harremana sustatzea.
2013ko ekainean egin zuten bidaia 10 ordezkariek, Pales­ti­nara. Astebete eman zuten bertan, eta hango emakume el­karte zenbaitekin bildu ziren, Gazan eta Zisjordanian.
Biterin jarriko duten erakusketa, emakume talde horren lan kolektiboa da. Palestinako bidaian bizitakoa, ikuspegi propio batetik islatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!