Garagardo Festa Iskibi kanpinean, irailak 6an

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 30a, 02:00

Datorren larunbatean, irailak 6, Garagardo Festa egingo dute Goizuetako Iskibi kanpinean. Arratsaldeko 19:00etan hasita, menu berezia izango da: kodilloa, saltxitxak, patata purea eta garagardo mota ezberdinak. Txartelak 12 euroan daude salgai, kanpinean eta Amaia kafetegian.
Irailaren 21ean, berriz, Euskal Jaia antolatu dute. Talo jatea, toka txapelketa eta Bonatxoren soinu eta txisteak izango dira. Txartelak salgai, Iskibi kanpinean eta Amaia kafetegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!