Aurten ere, Berriketan proiektua jarriko dute martxan, Ereñotzun. Irailaren 3an hasiko da, eta asteazkenero elkartuko dira adinekoak, 17:00etatik 19:00etara, kartetan aritzeko, hitz egiteko, meriendatzeko... Dohainik izango da, eta apuntatzeko, Auzo Udalera deitu behar da: 943 55 10 00.