Astebete. Ez gehiago. Horixe gelditzen zaie Hernaniko ume eta gaztetxo gehienen oporrei. Berehala iritsiko da eskolara bueltatzeko momentua. Eta gogotsu hasteko, prest egotea onena. Hernanin hamaika aukera dago eskolara bueltatzeko, motxila bete ilusio eta traste.
Begiak erne
Ikasteko behar dugun materiala etortzen zaigu lehenengo burura. Baina ahaztu egiten dugu askotan norbera dela lehenengo tresna, eta garrantzitsuena!
Ikasturtea hasi bezala, udaran ahaztuta utzitako liburuak hartu behar izaten dira berriro eskuartean, eta begiak ondo egokitu gabe egoten dira, batzuetan. Beste batzuetan, ordea, ez da egokitzapen kontua. Onena, errebisio bat egitea, betaurrekorik behar ote dugun jakiteko. Biok Bi optikan badago aukera.
Haur eta gazteek ikasteko behar duten guztia aurkitu daiteke Hernanin: motxilak, ordenagailuak, boligrafo eta koadernoak, mantalak...
Haurrentzako material praktikoa eta pertsonalizatua
Behin lehenengo tresna ondo errebisatuta, gainontzeko materialak lortzea izaten da hurrengo pausua. Etxeko txikienen artean izaten da lotsatirik, eta askori kosta egiten zaie etxeko goxotasuna utzi eta eskolara itzultzea.
Horiei laguntza txiki bat emateko aukera paregabea eskaintzen digute Pitxin eta Ikusi Makusi dendek. Mantala koloretsuak, motxila eta kartapazio praktikoak, merienda eramateko zakuak... Denetik aurki daiteke horietan. Pitxin dendan, gainera, pertsonalizatu egiten dituzte, prezio berean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako gauzak. Pintura akrilikoa erabiltzen dute, labadoran edo modu errazean garbitzeko aukera izateko, ezer hondatzeko beldurrik gabe.
Helduagoentzako punta-puntako tresnak
Etxeko txikienek bakarrik ez. Adin guztietako ikasle eta irakasleentzako behar den guztia aurkitu daiteke Hernanitik atera gabe.
Oria informatika dendan modu onean aurkituko ditugu punta-puntako ordenagailuak. Eta etxean duguna puntuan jartzeko aukera ere eskaintzen dute, ikasturte berria indartsu hasi dezagun. Bestelako produktuak ere aurkituko ditugu: inpresorako tinta, ordenagailu portatilerako funda, xagua...
Baina behatzak bakarrik ez. Esku osoa astintzea nahiago izaten dugu askotan. Koadernoak, boligrafoak, arkatzak, borragomak, karpetak... Eskuz idazteko, beharrezko guztia daukate Urbieta Kopiak dendan. Eta ikasturte berriko egutegia edo ordutegia fotokopiatu edo inprimatu ere egiten dute bertan, beti eskura izateko. Edo irailerako atzeratuta gelditu den lan hori...