Kabila festak ospatuko dituzte gaur, Astigarragako Gurutzetan. Jan-edanaz gozatzeko, behintzat, aukera zabala izango da. Txalapartak eta trikitilariek emango diote hasiera jaiari, 11:00etan, eta sagardo dastaketa egingo dute segidan. Ondoren, herri bazkaria izango da. Eta arratsaldean, oso ondo pasatzeko aukera dute haurrek: jolasak izango dituzte, 18:00etatik.