Finalez final dabiltza Hernaniko pelotariak. Asteburu honetan, beste lau finaletan izango dira. Gaur, Donostiako Trinitate plazan dute zita, Patxi Montes torneoan. Hernaniko hiru bikotek jokatuko dituzte finalak: alebinetan, Oinatz Insausti eta Xabier Apaolaza ariko dira, Ariztia-Oliden nafarren kontra; infantiletan, Xabier Salaberria eta Garikoitz Arizmendi, Alde Zaharra/Urretxu partiduko irabazlearen kontra; eta seniorretan, Iñigo Urkizu eta Markel Lizeaga, Urretxu/Oiartzun semifinala irabazten duenaren kontra. Bihar, berriz, Antiguoko torneo garrantzitsuan egongo dira, senior kategoriako finalean, bi hernaniar: Ioritz Arrieta, Zizurkilgo Jon Erasunekin; eta Eneko Aizpitarte, Albisturreko Eneko Labakarekin.