Hiru futbol partidu gaur, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 30a, 02:00

Hernaniko futbolariak sasoi berria prestatzen ari dira, eta gaur izango dute aurreneko proba. Hiru partidu jokatuko dira Zubipen. Goizeko 11:00etan, Euskal Ligako emakumeek izango dute partidua, Añorgaren kontra. Partidu gogorra izango dute, maila bat goragoko taldea baita Añorga. Arratsaldean, berriz, gizonezkoen txanda izango da: 17:00etan, Ohorezko Erregional mailakoak ariko dira, Tolosaren kontra; eta 19:00etan, Hernaniko jubenilek jokatuko dute, Añorgaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!