Errugbi omenaldia Landaren

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 30a, 02:00

Bi partidu jokatuko dira, gaur: 16:00etan Zarautz-Atletico San Sebastian, eta 18:00etan Hernani-US Nafarroa.

Errugbiko lehia bueltan da Landaren, sasoi berria has­te­ar. Iñaki Quesadaren Oroi­me­nezko txapelketa joka­tuko da gaur. Lau talde ariko dira, eta bi partidu izango dira ikusgai. Hasi aurretik, Quesadaren familiari loreak eskainiko dizkiote, eta haren anekdota eta istorioak kon­tatuko dituzte.
Arratsaldeko 16:00etan jokatuko da aurreneko par­tidua: Za­ra­utz eta Atletico San Sebas­tian ariko dira, el­ka­rren kontra. Eta ondoren, 18:00etan, iritsiko da mo­men­tua Her­na­ni berriro jo­katzen ikusteko. Aurrean, US Nafarroa izango du, Baigorri eta Donibane Garazi tal­deen fusiotik sortua. Fran­tziako Federale 2  txapel­ketako tal­dea da, laugarren mailakoa hain justu.

Ondoren, afari herrikoia
Partiduak bukatutakoan, afa­ri herrikoia egingo dute Atse­gindegin, iluntzeko 20:30­etan. Nahi duten guztiek afal­du dezakete bertan. Txar­telak 10 euroan salduko dira, tor­neoan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!