AEBetako sagardogile, kazetari eta idazle ospetsuak, bisitan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 27a, 02:00

Sagardoetxean eta Astigarragako hiru sagardotegitan izango dira, gaur eta bihar.

Estatu Batuetako sagardo­gi­leekin harremana egiteko, Astigarragan bisitan izango dira zenbait idazle, kazetari, blogger, sagardogile eta ba­natzaile estatubatuar, ospe haundikoak. Gaur eta bihar egongo dira bertan, Sagar­doetxean aurrena, eta hiru sagardotegitan ondoren.
Merkatu berriak zabaldu nahi ditu Sagardoaren Lurral­deak, eta horretarako, beharrezkoa dute sagardoari buruz informatuko dutenen lagun­tza. Bisitan etorri diren horiena, hain justu.

Harrera, Sagardoetxean
Gaur iritsiko dira bisitariak, eta 13:15etan, harrera egingo diete Sagardoetxean, Euskal Sagardoaren Museoan. Ando­ni Gartziak, Astigarra­gako alkateak, hitzaldia eskainiko die, eta jarraian, Sagardoetxearen sagastira egingo dute bisita.
Bazkalorduan, Petritegi sa­gar­­dotegira hurbilduko dira, bisita egin eta bazkaltzera. Eta afalorduan, berriz, gauza bera egingo dute, oraingoan Bereziartua sagardotegian: bisita eta afaria.

Bihar, Zapiain sagardotegira
Bihar amaituko dute bisita, Sagardoaren Lurraldean. Zapiain sagardotegira joango dira goizean, eta bertan bazkalduko dute.
Bidaiaren antolatzaileak izan dira, Eduardo Vazquez blogaria, Cider Guerrilla blogaren arduraduna; eta Begoña Medio, sagardoaren eta turismoaren garapen teknikoan lanean ari dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!