Osiñagako Auzo Elkarteak egunpasa antolatu du Lizarra aldera, udari amaiera emateko. Izena emateko epea igande honetara arte dago zabalik. Irteera irailaren 7an izango da, 08:30etan Loiditik abiatuta. Urbasa eta Lizarra bisitatu, eta Aroa upategian bazkalduko dute. Ondoren, Garesera joango dira, eta handik Osiñagara buelta.