Irailean hasiko dira Yoga ikastaroak, Anandamayi zentroan (Orkolaga, 13), eta hileko aurreneko eta azkeneko astean, doan izango dira saioak. Irakasleak Urko Arozena eta Ana Marcos izango dira. Yoga orokorreko saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 09:30-11:00 eta 18:30-20:00; Txi-kung saioak astearte eta ostegunetan, 14:45-16:15; haurdunentzakoak ostiraletan, 10:00-12:00; ama eta haurrentzako yoga, astearte eta ostegunetan, 11:15-12:15, eta gaztetxoentzakoa 17:30-18:30. Larunbatetan, berriz, zoriontsu izateko saioak izango dituzte, 10:00etatik 12:00etara.