Urriza eta Uterga bihar aurrez aurre, Buruz Buruko finalera sartu nahian

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 29a, 02:00

San Miguelek lortu du, dagoeneko, Buruz Buruko Txapelketako finalerako pasea. Bigarren erremontista zein izango den bihar jakingo da. Urriza eta Uterga ariko dira elkarren kontra, nor baino nor. Urriza da iazko txapelduna eta faborito nagusia, eta berak irabaziz gero, finala errepikatuko litzateke. Baina Utergak ez dio erraz jarriko. Materiala atzo aukeratu zuten, bakoitzak, berea: Urrizak pelota gogorragoak nahi izan ditu, asko altxatzen ez direnak, eta Utergak, berriz, bote haundiagoa dutenak hartu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!