«50garren urteurrena ospatzeko ekintzetan aurrena da Quesadaren omenezko torneoa»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 29a, 02:00

Iñaki Quesadaren Oroimenezko txapelketa jokatuko da bihar Landaren, estreinakoz. Bi partidu izango dira: Atletico San Sebastian/Zarautz eta Hernani/US Nafarroa. Ondoren, afari herrikoia.

«Datorren urteko urrian, 50 urte egingo ditu Hernanik. Eta zer hobeto torneo bat jokatzea baino, taldearen his­torian hain garrantzitsua izan den jokalari baten omenez, urteu­rre­neko ospa­ki­zunak haste­ko». Iñaki Quesadaren Oroi­me­­nez­ko txapelketa aurkeztu zu­ten Hernani, Atletico San Sebas­tian eta Zarautz taldee­tako ordezkariek, asteartean. Bihar jokatuko da torneoaren aurre­neko edizioa, Landaren.
Lau talde ariko dira txa­pelketan: hiru antola­tzai­leak, Atletico San Sebastian, Za­ra­utz eta Hernani; eta gonbi­datu bat, US Nafarroa, Baigorri eta Donibane Garazi­ren fu­siotik sortua.
Horrela, bi partidu joka­tu­ko dira: 16:00etan, Zarautz/Atletico San Sebastian; eta 18:00etan, Hernani/US Nafa­rroa. Preten­poradan dau­de­nez, eta pres­ta­keta bezala ere balioko duenez, nahiago izan dute «antzeko maila duten taldeak elkarren kontra aritzea».

«Arrasto haundia utzi zuen jokalaria»
Maiatzean zendu zen Iñaki Quesada. Atleticon, Hernanin eta Zarautzen jokatu zuen, eta «arrasto haundia» utzi zuen hiruretan: «lan haundia egin zuela ez dago zalantza­rik, eta hori ezin dugu ahazten utzi». Horregatik, berari omenaldia egitea erabaki dute, hiru tal­de­ek elkarlanean.
Landaren jokatuko da aurreneko edizioa, eta txan­datuz joango dira, urtez urte: datorren urtean Zarautzen, bi urte barru Donostian... Izan ere, asmoa da «torneoa beti­rako geratzea».

«Ez dago zalantzarik, Iñaki Quesadak lan haundia egin zuela errugbiaren mesedetan, eta lan hori guztia ezin dugu ahazten utzi».

«Sinbolikoki, 50garren urteurrenaren kohetea»
Taldearen 50garren urteu­rre­neko ospakizunetan murgil­duko da Hernani, eta nahi izan dute Iñaki Quesadaren ome­nal­dia izatea aurreneko ekin­tza: «gure historiaren elemen­tu garrantzitsu bat da Iñaki, eta sinbolikoki, 50garren urte­urrenaren kohetea izango da».
Urtean zehar, beste ekintza asko ere egingo dituzte, urteurrena ospatzeko: bisitak, konferentziak, jokoak, argazki erakusketak...
Bihar, partiduak hasi au­rretik, lore sorta eskainiko diote familiari, eta Quesadari bu­ruzko istorioak eta anek­dotak kontatuko dituzte.

Txapelketak ere izango du hirugarren denbora: afari herrikoia. Atsegindegin egingo dute, 20:30etan. Txartelak 10 euroan salduko dira, torneoan.

Hirugarren denbora: afaria
Txapelketak ere izango du hirugarren denbora: afari herrikoia. Atsegindegin egingo dute, 20:30etan. Nahi duten guztiek izango dute aukera, errugbi-giroan afaltzeko.
Jan-edan aukera zabala izango da, eta txartelak torneoan bertan egongo dira salgai, 10 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!