Orain dauka izena emateko momentua, Biteriko ikastaroren bat egin nahi duenak datorren kurtsoan. Datorren astean bakarrik izango da apuntatzeko aukera, irailaren 1etik 5era. Ikastaroak urrian hasiko dira, eta zortzi hilabeteko iraupena izango dute.
Aurten ere, eskaintza zabala izango da kultur etxean: antzerkia, pintura, dantzak, eskulanak, zeramika, yoga... Plazak, ordea, mugatuak dira. Horregatik, apuntatzen direnak plazak baino gehiago badira, zozketa bidez emango dira plazak. Irailaren 8an egingo da zozketa, 12:00etan Biterin.
Matrikulak, irailak 9tik 16ra
Behin plazak banatuta, matrikulatzeko epea zabalduko da. Irailaren 9tik 16ra bitarte egin beharko da. Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Matrikula egiteko, beharrezkoa izango da kontu korrontearen zenbakia ematea eta nortasun agiria aurkeztea. Izan ere, kuota ordainduko da banku-helbideratze bitartez.
Ikastaroetako plazak mugatuak dira. Gehiago apuntatzen badira, zozketa egingo da, irailak 8an.
Ikastaroen hasiera, urrian
Ikastaro guztiak urriaren aurreneko egunetan hasiko dira, eta zortzi hilabeteko iraupena dute. Horrela, haurrentzakoak maiatzaren bukaeran amaituko dira, eta helduenak ekainaren erdialdean. Ikasturtean zehar, hiru eten izango dituzte ikastaroek: eguberriko oporretan ez da saiorik izango abenduaren 19tik 6ra; inauterietan haurrentzako ikastaroak etengo dira, otsailak 14, 16 eta 17an; eta Aste Santuan, apirilak 2tik 12ra geldituko dira ikastaroak.
Ikastaroen hizkuntza, parte hartzaileen araberakoa
Ikastaro batzuk euskeraz emango dira, eta horietan parte hartu nahi duenak gutxieneko ulermen maila izan beharko du. Beste batzuek, aldiz, ez daukate hizkuntza zehaztuta, eta apuntatzen direnen euskera mailaren arabera erabakiko da.
BITERIKO IKASTAROAK 2014-2015
HELDUENTZAKO EKINTZAK
Antzerkia
Larunbatetan, 10:00-12:30.
Bertakoek 164 euro, kanpokoek 216.
Argazkigintza digitala (Euskeraz)
Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30.
Bertakoek 262 euro, kanpokoek 342.
Dantza latinoak - Hastapena (Euskeraz)
Ostegunetan, 19:00-21:00.
Bertakoek 129 euro, kanpokoek 172.
Dantza latinoak - Sakontzea
Astearteetan, 19:00-21:00.
Bertakoek 129 euro, kanpokoek 172.
Dantza garaikidea - Hastapena
Astelehen eta asteazkenetan, 18:00-19:30.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Dantza garaikidea - Sakontzea (Euskeraz)
Astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Dantza garaikidea (Euskeraz)
Astearte eta ostegunetan,
09:30-11:00.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Yoga - Sakontzea
Astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Yoga - Hastapena (Euskeraz)
Astearte eta ostegunetan,
19:30-21:00.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Yoga - Hastapena
Astearte eta ostegunetan,
15:00-16:30.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Yoga - Sakontzea (Euskeraz)
Astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Taichi-Chikung - Sakontzea
Astearte eta ostegunetan,
17:30-19:00.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Taichi-Chikung
Astearte eta ostegun, 09:00-10:30.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Patchwork (Euskeraz)
Ostegunetan, 17:00-19:00.
Bertakoek 129 euro, kanpokoek 172.
Zeramika (Euskeraz)
Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00.
Bertakoek 262 euro, kanpokoek 342.
Egur taila (Euskeraz)
Astearteetan, 18:00-20:30.
Bertakoek 164 euro, kanpokoek 216.
Egur taila
Astelehenetan, 09:30-12:00.
Bertakoek 164 euro, kanpokoek 216.
Eskulanak
Astearte eta ostegunetan,
10:00-11:30.
Bertakoek 197 euro, kanpokoek 260.
Altzarien itxura berritze-aldaketa
Astearteetan, 19:00-21:00.
Bertakoek 129 euro, kanpokoek 172.
Pintura - Sakontzea
Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00.
Bertakoek 262 euro, kanpokoek 342.
Pintura
Astearte eta ostegunetan,
10:00-12:00.
Bertakoek 262 euro, kanpokoek 342.
Pintura - Hastapena (Euskeraz)
Astearte eta ostegun, 19:00-21:00.
Bertakoek 262 euro, kanpokoek 342.
HAURRENTZAKO EKINTZAK
Antzerkia (9-12 urte) (Euskeraz)
Larunbatetan, 10:00-12:00.
Bertakoek 86 euro, kanpokoek 111.
Pintura marrazketa (6-8 urte) (Euskeraz)
Astearte eta ostegunetan,
17:30-19:00.
Bertakoek 127 euro, kanpokoek 164.
Pintura marrazketa (9-12 urte) (Euskeraz)
Astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00.
Bertakoek 127 euro, kanpokoek 164.