Ergobiako ‘ikuskizun sorpresak’ testigua eman die Kabila festei

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 27a, 02:00

Festarik festa dabiltza Astigarragan. Idi-proba eta ‘ikuskizun sorpresa’ eginda bukatu ziren Ergobian, eta Gurutzetan izango dira larunbatean.

Ergobiako Jaietako argazki guztiak

Asteburua joan, asteburua etorri, festak izan dira protagonista Astigarragan, abuztuan zehar. Astelehenean bukatu ziren Ergobiako jaiak, eta datorren larunbatean, Kabila festak izango dira Gurutzeta auzoan.
Entretenimendua eta lehia, uneoro izan dituzte Ergobiako jaiek. Igandean Sagardo Lehiaketa, herri kirolak eta harri-proba izan baziren protagonista, astelehenean jokatu zen proba nagusia: idi-probaren 50garren edizioa.  Halako urteurrenean, berezia behar zuen, eta sei partehartzaile aritu ziren, plazak egiten.

Jaiei amaiera emateko, antzerki berezia
Umore onez bukatu zituzten jaiak, ikuskizun sorpresa bat eskainiz. Antzerki saio berezia eman zuten auzotarrek, eta zirko ikusgarria montatu zuten, bere trapezista, malabarista, pailazo, gimnasta, hombre-bala eta guzti. Harri­jaso­tzea, zesta-punta, golfa, zakur-proba... ere egin zituzten. Barre algarak etengabeak izan ziren.

Kabila festak, larunbatean
Kabila festek hartuko dute testigua, larunbat honetan, Guru­tzeta auzoan. Txalaparta eta txistu doinuez emango diote hasiera, eta sagardo dastaketa izango da ondoren. Eguerdian, bazkari herrikoia egingo dute, trikitixaz girotuta. Eta haurrek ere, ez dute aspertzeko tarterik izango: haur jolasak izango dituzte arratsaldean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!