Euskeraz egiten dute Errenta Aitorpena, gero eta hernaniar gehiagok. Herritarren %17,22ak egin du deklarazoa euskeraz, azkeneko ekitaldian. Buruntzaldea mailan, bigarren tokian ageri da, Usurbilen atzetik (%22,22).
Hernanin, 10.020 biztanlek egin dute Errenta Aitorpena 2013 ekitaldian, eta horietatik, 1.725 izan dira euskeraz egin dutenak.
Kopurua gorantza, azken lau ekitaldietan
Euskeraz deklaratzen dutenen kopurua hazi egin da azken lau ekitaldietan. 2010ean, %13,34ak egin zuen euskeraz; 2011n, %14,25era igo zen portzentaia; eta aurreko ekitaldian, 2012koan, %15,26ak.
Kopuru zehatzei erreparatuz, 325 biztanle gehiago dira Hernanin euskeraz deklaratzen dutenak: 1.400 izan ziren 2010eko ekitaldian, eta 1.725era igo da azken hiru urteotan.