Futbito txapelketa, ostiral iluntzeetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 27a, 02:00

Irailean eta urrian, futbito txapelketa jokatuko da Hernanin. Latsunbeko futbol zelaian izango dira partiduak, ostiral iluntzeetan, 21:00ak aldera hasita. Bi txapelketa egingo dira: emakumeena eta gizonena; talde mixtorik bada, gizonekin ariko da. Apuntatzeko, gu­txienez 6 laguneko taldea osatu behar da. Bi aukera dauzkate eskura interesatuek: El Caserio tabernan, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 18:30etara; edo hernanifut5@gmail.com helbide elektronikoan. Talde bakoitzeko, 50 euro dira izenematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!