Udako azkeneko festa eguna izanen da biharkoa, goizuetarrentzat. Artikutza auzoan, San Agustin eguna ospatuta, udako jaien zikloa itxiko dute. Baina ederki ospatuko dute, bertara joaten baitira denak, eta hutsik geratzen da Goizueta.
Meza izanen dute aurrena, eta nahiago duenak, hitzaldia ere bai, eskuz pasaka pilota modalitateari buruz. Joku bereziaren erakustaldia izanen da segidan, frontoian, eta esku pilota partidua ere bai. Bazkalostean, Beñat Gaztelumendi eta Jon Martin ariko dira bertsotan, eta aizkolari eta harrijasotzaileak frontoian lanean. Dantzaldia ere izanen da, Joxe Mendizabalekin.
ARTIKUTZAN, bihar
11:00 Meza. Egi Eder otxotearekin.
11:00 Eskuz pasaka modalitateari buruzko hitzaldia, Beko Etxen.
11:30 Eskuz pasaka partidua, eta esku pilota partidua.
11:30 Artikutzako ur satorraren egoeraz hitzaldia, J. Gonzalez, Beko Etxen.
16:00 Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi eta Jon Martin.
18:00 Herri kirolak:
Aizkolariak: Donato Larretxea-Felix Etxeberria/Aitzol Atutxa-Ugaitz Artola.
Harrijasotzaileak: Izeta II/Landarbide.
20:00 Dantzaldia, Joxe Mendizabalekin.
*08:00etan irekiko da Artikutza