Astigartarrek aukera dute, irailak 1era arte, Santio jaien balorazioa egiteko. Horretarako, buzoiak jarri dituzte kultur etxean, udaletxean eta kiroldegian, eta Udalaren web orrian ere egin daiteke: ohar interesgarrietan, Santio jaietako iritzi-inkesta beteta.