Presoei elkartasuna erakusteko, futbol 7 txapelketa antolatu dute irailak 6an, Zubipen. 10:00etan hasiko dira partiduak, eta ondoren bazkaria egingo dute: pasta entsalada, kostilla piperrekin eta kontesa. Izenematea: Garin, Zintzarri, Goiz Argi eta Aker tabernetan. 15 euro dira, bazkaria barne; bazkaria bakarrik 10 euro. Ondoren, sari banaketa eta mus txapelketa egingo dira.