Egin apustu: Julen San Miguel edo Aritz Etxeberria?

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 26a, 02:00

Finalerako aurreneko txartela egongo da jokoan gaur, Galarretan. Atzo aukeratu zuten materiala, eta semifinal haundia espero da.

Buruz Buruko Txapelketak gaur ezagutuko du aurreneko finalista. Julen San Miguelek eta Aritz Etxeberriak jokatuko dute txartel preziatua, 16:00etan Galarretan. Semifinal haundia espero da: San Miguel da faboritoa, baina Etxeberria oso momentu onean dago.
Esperientzia izango du alde San Miguelek. Aritua da horrelako partidu inportanteetan, eta bi aldiz jokatu du txapelketako finala. Baina esperientzia ez du nahikoa izango, Etxe­berria IVren kontra. Sasoi izugarrian dabil azpeitiarra, eta torneo haundia egin du, semifinaletara iritsi arte: Aizpuru III, Ion eta Endika kanporatu ditu.

Sakea batek, peloteoa besteak
Sakearekin saiatuko da min egiten, San Miguel: «bera hobeto moldatzen da peloteoan, eta ondo sakatu beharko dut». Ho­rre­tarako, pelota biziagoak au­ke­ratu zituen atzo. Justu kontrakoa Etxeberriak, pelota mo­te­lagoak hartu zituen, peloteoa bilatzeko. San Miguel fa­bo­rito izan arren, azpeitiarrak ez dio erraz jarriko: «ez daukat ezer galtzeko, baina pena litzateke finaletik kanpo geratzea».

Azken egunotan, arazoak
Sasoi onean daude biak, baina arazoak izan dituzte azken egunotan: San Miguelek bronkitisa eduki du, eta Etxeberriak sorbalda eta besoa kargatuta bukatu zuen final laurdena. Biak errekuperatuta, partidu ederra ikusiko da gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!