Mexikoko Mundialean izango da Amaia Irazustabarrena

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 26a, 02:00

Estatuko Selekzioarekin egin ditu aukeraketa probak, Valentzian. Hiru saioak gaindituta, Munduko Txapelketan ariko da palista hernaniarra.

Munduko Txapelketan ariko da Amaia Irazustabarrena palista hernaniarra. Estatuko Selekzioaren proba guztiak gaindituta, Mexikora joateko aukeratu dute. Irailaren 11tik 21era jokatuko da Mundiala, eta Fronton30 modalitate berrian ariko da hernaniarra.
Abuztuan zehar egin ditu probak, Estatuko Selekzioak. Munduko Txapelketari begira, aurreselekzio bat egin zuten, eta Valentzian egon dira kon­tzentratuta. Hiru saio izan dira, eta hiruak bikain gaindituta, aukeratutakoen artean da Irazustabarrena. F30 modalitatean, 30 metroko frontoian hain justu, Maider Mendizabal anoetarrarekin eta Maite Ruiz de Larramendi nafarrarekin ariko da.

Irailaren 11tik 21era jokatuko da Mundiala. Fronton30 modalitate berrian ariko da palista hernaniarra.

Hiru partidu, gutxienez
Mexikoko Zinacantepec hirian jokatuko da Mundiala, eta gu­txienez hiru partidu jokatuko ditu Irazustabarrenak,  ligax­kan: Frantziaren kontra, irailak 12an; Mexikoren kontra, irailak 14an; eta Argentinaren kontra, irailak 16an. A multzoan ariko dira lau selekzio horiek, eta aurreneko hiruek egingo dute aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!