Iraileko eta urriko ostiral iluntzeetan jokatuko da Hernaniko I. Futbito Txapelketa. Partiduak Latsunbeko futbol zelaian izango dira, eta izenematea zabalik dago, irailak 5era arte.
Bi txapelketa egingo dira: emakumeen artean bat, eta gizonen artean bestea. Hala ere, talde mixtoak osatu daitezke: horiek gizonen txapelketan jokatuko dute. Apuntatzeko, gutxienez sei laguneko taldea osatu behar da.
Izena emateko, bi aukera
Izena emateko, bi aukera dauzkate eskura interesatuek: hernanifut5@gmail.com helbide elektronikoan; edo El Caserio tabernan, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 18:30etara.
Taldeko izenematea 50 euro izango dira. Apuntatzean, taldeko arduradunaren telefono zenbakia eman behar da, eta kide guztien NANaren fotokopia.
Jardunaldi bakoitza, egun bakarrean
Ostiral iluntzeko 21:00ak inguru hasiko dira partiduak, eta asmoa da jardunaldi bakoitza egun bakarrean jokatzea. Ligaxka egingo da aurrena, eta ondoren kanporaketak. Sariak eta zozketak izango dira txapelketan: afariak, talasoterapia sesioak...