Master taldea ateratzeko deialdia

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 26a, 02:00

Hernani KE igeriketa taldeak, master talde bat ateratzeko asmoa dauka, datorren denboraldian. Taldean, 20 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, eta izena emateko aukera dute, txapelketetan edo trabesietan parte hartu nahi duten guztiek. Irailean bilera bat egingo dute, zenbatek parte hartuko luketen ikusi eta zalantzak argitzeko. Taldean parte hartu nahi dutenek edo bilerara agertu, idatzi helbide elektronikora: igeriketahernani@hotmail.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!